Edukira joan

Yaiza Romero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yaiza Romero

Bizitza
JaiotzaZornotza, 1997 (26/27 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta Urpeko arrantza

Facebook: YaizaRomero07 Edit the value on Wikidata
Yaiza Romero, Getxo 2023ko martxoa

Yaiza Romero (Zornotza, Bizkaia, 1997) bizkaitar kirolaria da, urpeko arrantzan aditua. 2022ko Bizkaiko eta Euskadiko txapelduna da. 2022ko udan Espainiako Txapelketan zilarrezko domina lortu zuen.[1] 2023ko martxoan Euskadiko Apnea txapelketan Bizkaiko txapelduna[2] izan zen eta maiatzean 2018 urtetik duen Euskadiko txapela mantentzea lortu zuen.[3]

2023ko irailean Espainiako selekzioarekin taldekako urpeko arrantzako Munduko txapelduna izan zen Laredon (Kantabria).[4]

Yaiza Romero Zornotzan jaio zen. Lauaxeta ikastolan ikasi zuen, gero Euskal Herriko Unibertsitatean. Txikitatik aitarengandik jaso zuen pasio hori, aita arrantzalea baitzen eta irteeretara berarekin joaten baitzen. Gainera zodiac bat dute etxean.[5] Baina Yaizak betiko moduan barik, urpean, apnean, egiten du arrantza. Romero itsasoarekin mimetizatu ahal izateak lilluratzen du, une horretan, denetik deskonektatzen baita. Kirol mailan, norbere burua hobetzen da.

Lurreko ehizan arma ahaltsuagoekin eta txakurrekin ibiltzen dira; uretan, ostera, ingurunea baino ez da lagun izaten. 2022ko maiatzeko Euskadiko txapelketan harrapatu zuen arrain handiena, 18 kiloko itsas aingira bat Getaria inguruan. Urpean igeri egiten irakasten du, eta antropologia-karrera egiten dihardu.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik joaten zen itsasora. Apurka- apurka egin zuen bidea: Bakarrik egoten zen ontzian, bainuak hartzen zituen, betaurrekoak erosi zituen, esnorkela (arnasa hartzeko aparailua) egiten saiatu zen, apneekin ausartu zen eta urpeko arrantzako fusil bat hartu zuen.

Urpean arnasa hartu barik egoteko ahalmen handia dugu denok, estutu barik egoten ikasi behar da. Yoga bezalakoa da eta onura da eguneroko bizimodurako. Apnea egitean kontzentrazioa da nagusi. Entrenamenduarekin denbora luzatu egiten da, 2023. urtean Romerok 4:37 minutu lortu ditu. Errekorra Isabel Sánchez Aranek du, apnean 7:01 minutu egotea lortu baitu. [5]

Urpeko arrantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean hasi zuen kirol bidea eta handik pare bat urtera, serioago hartu zuen. Glaukos klubeko emakume eta kide gazteena da. Bizkaia osoan modalitate horretako hamabi klubetako bat da, eta arrainak ehizatzen ditu, goma eta balezta moduko bat dituen urpeko fusil baten laguntzarekin. Punteria ona ez ezik, estrategia eta kontzentrazioa ere beharrezkoa da, ur azpian norbere airearekin baino ez zaio eusten eta. Helburua ahalik eta arrain gehien hartzea da, baina modu iraunkorrean, errespetuz (espeziearen araberako kupoak, pisua,  gutxieneko neurriak …). Lehiaketetan lortzen den guztia ongintzako gai edo entitateei ematen zaie.[1]

Lehian, gizonek eta emakumeek denbora eta eremu jakin batzuk dituzte. Generoa dela-eta, onerako aldea nabaritu izan du Yaizak:

«Duela urte batzuk, emakumeok arrain txikienen neurriak genituen, eta oso eremu pobreak ematen zizkiguten. Orain, zorionez, bereizkeriarik egon ez dadin, baldintzak berberak dira guztiontzat[1]

2022an Cadizen Espainiako txapeldunordea izan zen eta bi plazetako bat lortu zuen Nazioarteko lehen esperientzia izateko. Irailaren 13 eta 14an Finlandian Europako ur gezako I. Txapelketan Espainia ordezkatzeko bi arrantzale titularretako bat izan zen.[1]

Europako ur gezako I. lehiaketa, Finlandia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Espainiako espedizioa ohituago zegoen itsasoan moldatzen,[1] Finlandian, Estatu Batuetan legez, lakuetan lehiatu zen.[6] Finlandiaren ekialdean dagoen Puruvesi lakuko baldintzak gogorrak izan ziren Romerorentzat, 8 edo 10 metro artean murgiltzen ohituta baitago, eta ez errekan ia ihien artean, 0,4 inguruan, gutxi ikusten zela, eta ur oso arretan. Gainera, ia ez zegoen arrainik.».[6][7]

Finlandian Emakumezkoen kategorian, irabazlea Jemmi Levonen finlandiarra izan zen, bigarrena Anzhela Holovianko ukrainiarra eta hirugarrena Elisabet Fosstveit norvegiarra. Espainiarrek, Yaiza Romerok 4. postua lortu zuen (30 gramo gehiagoko arraina harrapatu balu, 3. postua lortuko zuen),[7] eta Mónica Doñatek 12. postuan amaitu zuen. Espainiako taldeak 4. postua lortu zuen.[7]

Espainiako espedizioak kide hauek izan zituen: Ana Cimentada, espedizioko burua, kapitaina eta emakumezkoen taldearen hautatzailea; Guillermo Ferreiro, gizonezko taldearen kapitaina; Óscar Hernández, gizonezko taldearen hautatzailea eta teknikari laguntzailea; Jesús Expósito, teknikari laguntzailea; Yaiza Romero, kirolari titularra; Mónica Doñate, kirolari titularra; Santiago López kirolari titularra; Jacobo García kirolari titularra; Sandra García ordezko kirolaria; Isabel Arroyo ordezko kirolaria eta Andrés Soto ordezko kirolaria-[6]

Aurretiazko prestakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehiaketaren aurretiazko prestakuntza-lana garrantzitsua izan zen kirolarien arrantza-baldintzak egokitzeko, itsas ingurunean ohituak zeudenekin alderatuta oso bestelakoak baitziren. Egokitzapen hori beharrezkoa izan zen aintziren baldintzetara egokitzeko (ur geza, ikuspen urria eta ingurune ezezaguna), lehia-inguruan zeuden espezieak ezagutzeko (ur gazikoak ez ziren arrainak), eta horietako batzuk Espainiako ur gezetako espezieetatik bereizteko. Haien portaera eta kasu bakoitzean egokiena zen arrantza-teknika aztertzen aritu ziren.[6]

Ondoren, Tunisian, irailaren 9tik 11ra. «Han itsasoan, eta askoz ur ezagunagoetan, Mediterraneoan», zioen Yaizak, zan ere, lehiaketa horietan azienda handia dago, ingurua ondo ezagutzen zuen edo antzeko giroetan mugitzen zen.[1]

Euro-Afrikar Itsaspeko Arrantzako XXXIII. lehiaketa, Tunisia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko irailaren 9tik 11ra Tunisiako Bizerte hirian Euro-Afrikar Itsaspeko Arrantzako XXXIII. Txapelketetan parte hartu zuen. Finlandian baino baldintza hobeak Romerorentzat, Mediterraneo itsasoa baitzen, eta arrain gehiagoko lekua, gainera. Yaiza Romero arrantzale zornotzarrak-eta bigarren postua lortu zuten. Epaileek ez zituzten puntuatu bi lehiaketa-jardunaldietan lortutako bi harrapaketak. Romerok egun bakoitzean harrapatu zituen bi balezta-arrainetako bakoitza 1.000 gramotik behera zegoen, kategoria horretarako ezarritako gutxieneko pisua. Romeroren iritziz arrainak sakonera oso handian zeuden, 20 metro pasatura.[8]

Emakumezkoen txapelketan, lau pieza besterik ez ziren puntuatu: horietako hiru, titulua eskuratu zuten Italiako lehiakideek lortutakoak izan ziren, eta laugarrena, Magdalena Sartek harrapatutako bat, Espainiako selekzioari azpitxartela eskuratzeko aukera eman ziona.[8]

Aurrera begira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023an Laredoko Munduko Txapelketarako ilusioa du Yaizak.[9]

«Nire ametsa munduko txapelduna izatea da. Iaz Espainiako beste batek lortu zuen, Magdalena Sartek, eta nik lortuko banu! Aukera paregabea da».[1]

Yaiza Romerok 4.01 minutu eman zituen uretan ahoz behera arnasa hartu barik. Getxo 2023ko martxoa

Euskadiko Apnea txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko martxoa Euskadiko Apnea Txapelketan parte hartu zuen Fadurako (Getxo) igerilekuan eta Bizkaiko txapeldun geratu zen. Aurreko urtean irabazitako txapela berritu du Basauriko Glaukos klubean eta Cressi Team-eko kirolariak. IItsUrpeko arrantzan espezialista izanda, negukan itsasoaren egoera eskas izaten denez, itsasoa igerilekuagaitik ordezkatu eta apnea kirola praktikatzen du. Faduran hiru modalitate lehiatu zituzten eta Romerok hiruretan parte hartu zuen. Apnea estatiko izenekoan 4.01 minutu eman zituen uretan ahoz behera arnasa hartu barik. Ostean, 68,80 metro egin zituen bular-igeriketan arnasaldi bakarraz. Amaitzeko, beste 78.80 metroan ibili zen igerian, kasu horretan hanketako hegatsen laguntzarekin. Hiru proba horietako marka konbinatuari esker lortu zuen Bizkaiko txapeldun izatea.[2]

Yaiza Romero (eskuinean) Munduko Txapelduna Taldekako urpeko arrantzan Espainiako selekzioarekin, Laredo (Kantabria) 2023.09.13

Munduko Txapeldunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022tik nazioarteko txapelketetan aurreko postuak lortu ditu —laugarren Finlandiako Europako txapelketan eta bigarren Euroafrikako txapelketan, Tunisian—, baina Laredon (Kantabria) izan zuen bere lehenengo parte hartzea munduko txapelketa batean. 2023ko irailean izan zen Espainiako selekzioarekin lortutako lehenengo parte hartzea eta garaipenarekin, taldekako urpeko arrantzako Munduko txapelduna izan zen.[4] Sailkapen orokorrean, berriz, hamaikagarren postuan amaitu zuen.

Parte hartzaileek itsaso barea aurkitu zuten, eta, kontrakoa pentsa daitekeen arren, horrek urpekarien lana zaildu egin zuen. Egun bitan aritu ziren. Oso gogorrak izan ziren arrantzarako, arrain gutxi baitzegoen. Gainera, itsasoa bare zegoen eta ikusmen handia. Onerako dela ematen badu ere, baldintza horiek daudenean, arraina ez da itsasertzean geratzen; itsasoan barneratzen da edo arroketan ezkutatzen da. Hala ere, maila eman zuten eta Munduko Txapeldunak izan ziren

Hauexek dira lortutako sari batzuk:[9][10]

  • 2023ko 2. postua, ekainean Sansenxon urpeko arrantzan Espainiako txapeldunordea.[11][4]
  • 2023an 1. postua, martxoan apnean Bizkaiko txapelduna[2]
  • 2022an 1. postua, Bizkaiko txapelduna[4]
  • 2022an 1. postua, Euskadiko txapelduna[4]
  • 2022an 4. postua, Finlandian Europako ur gezako I. Lehiaketan[4]
  • 2022an 2. postua, Espainiako Txapelketan zilarrezko domina
  • 2021ean 3. postua, Espainiako Txapelketan brontzezko domina
  • 2018an 3. postua, Espainiako Txapelketan brontzezko domina
  • 2023an 1. postua, irailean Munduko txapelduna Espainiako selekzioarekin taldekako urpeko arrantzan Laredon (Kantabria)[4]
  • 2022an 2. postua, Tunisiako Bizerte hirian Euro-Afrikar Itsaspeko Arrantzako XXXIII. Txapelketan
  • 2022an 2. postua, Finlandian Europako ur gezako I. lehiaketan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «La vizcaína que se mueve como pez en el agua» El Correo 2022-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  2. a b c «Yaiza Romero zornotzarra Bizkaiko txapeldun geratu da Euskadiko Apnea Txapelketan - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-21).
  3. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2023-03-21). «La zornotzarra Yaiza Romero revalida el título de Campeona de Bizkaia de Apnea | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
  4. a b c d e f g «Yaiza Romero zornotzarra urpeko arrantzako munduko txapeldun geratu da taldeka - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-13).
  5. a b «“Niretzat apnea egitea urpean yoga egitearen modukoa da" - Zornotza» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  6. a b c d (Gaztelaniaz) Fedas, Comunicacion. (2022-10-23). «RESUMEN Y RESULTADOS: 1er Campeonato Europeo de Pesca Submarina en Agua Dulce» FEDAS (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  7. a b c (Gaztelaniaz) «“30 gramos me han separado de subirme al podio en Finlandia”» durangon.com 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Yaiza Romero, segunda por equipos en los Campeonatos Euro-Africanos de Pesca Submarina» durangon.com 2022-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  9. a b (Gaztelaniaz) Hilero. (2022-10-26). «Yaiza Romero, Campeona de Euskadi y subcampeona de España 2022 en pesca submarina» www.amorebieta.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  10. (Gaztelaniaz) Fedas, Comunicacion. (2022-08-03). «PRESENTACIÓN: SELECCIÓN ESPAÑOLA del 1st CMAS Freshwater Spearfishing European Championship» FEDAS (Noiz kontsultatua: 2022-11-27).
  11. (Gaztelaniaz) https://www.facebook.com/DotDurangaldean. (2023-06-22). «Yaiza Romero, subcampeona de España de Pesca submarina | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]